Euskalduna futbola Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 7a, 21:29

ANAITASUNA 0–2 EUSKALDUNA
Golak: Alberto de Lucas, Igor Artola.
ERREGIONALA. Garaipen oso garrantzitsua, Azkoitin lortutakoa. Zer esanik ez mailari eusteko borrokan oso garrantzitsua izan dela. Zelaia ez zegoen batere txukun, eta aukerak batean eta bestean sortu ziren. Xabi Ezkurdia atezainak lehen zatian jaurtiketa guztiak gelditu zituen. Lehen gola pentalti baten ondorioz iritsi zen, jokaldi horretan gainera Anaitasuna jokalari bakarrarekin geratu zen. Bigarren zatian etxekoak erasokor irten ziren baina, alperrik, Euskaldunak bigarren golarekin tartea ireki zuelako markagailuan. Orotara, Euskalduna nagusi izan zen eta arrisku gehiago sortzeko gai izan zen.

EIBAR 7–1 EUSKALDUNA JubM

BASKONIA 1–1 EUSKALDUNA A KadM
Gola: Aitor Arruti.
KADETEAK. Arrutiren gola partidako bakarra izango zela zirudienean, azken segunduan Baskoniak berdinketaren gola sartu zuen. Serio irten zen talde urdiña, zelai osoan nagusituz. Talde trinkoa dela erakutsi zuten. Baloia geldirik zegoen jokaldietan arriskua sortu zuen aurkariak. Oraindik ere igoera eskuratzeko ametsetan dabiltza Euskaldunakoak.

EUSKALDUNA B 0–5 INTXAURRONDO

EUSKALDUNA 2–1 LAZKAO
Golak: Herrero, Laskibar.
INFANTILAK. Garaipen landua, aurka jasotako gola gainditzeko gogotik aritu zirelako lanean. Jorge Hermoso atezainak geldiketa ugari eta meritu handikoak egin zituen. Penali bat ere geratu zuen.

EUSKALDUNA InfM 4–3 ANAITASUNA
TOLOSA 7–0 EUSKALDUNA KadF8N
AÑORGA 6–0 EUSKALDUNA InfF8N
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!