Urnietako futbol albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 7a, 21:28

Urnieta 1-2 Allerru
Gola: Iker Gorjon.
INFANTILAK. Porrota benetan mingarria jasan zuten Urnietako gaztetxoenek lezotarren aurka. Partida oso orekatua izan zen eta aukera gutxi ikusi ahal izan ziren. Gorjonek aurreratu zituen etxekoak jokaldi on bati amaiera emanez. Bigarren zatian gorritxoek gola egiteko aukera izan arren, kanpotarrak izan ziren partida orekatu zutenak partida bukatzeko zazpi minutu eskas falta zirenean. Hori gutxi balitz, azken minutuan Allerruk hiru puntuak eraman zituen falta baten bidez.

SANTO TOMAS 3–1 URNIETA
Golak: Josu.
KADETEAK. Lehenengo zati txukuna jokatu zuen Pabloren taldeak, defentsa lan txukuna eginez atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin iritsi ziren. Bigarren zatia ere antzeko bidetik joan zen erdialde arte, orduan iritsi ziren etxeko taldearen hiru golak bata bestaren atzetik. Urnietarrek falta baten ondorioz egindako gol bikainarekin amaitu zen partida.  

TEXAS 0–1 URNIETA
Golak: Yeray.
JUBENILAK. Taldeko lidergoa zegoen jokoan larunbateko partidan eta urnietarrek garaipenarekin batera lehen postuaren jabetza ere lortu zuten. Lehenengo zatiaren erdialdetik etxeko taldea hamar jokalarirekin gelditu bazen ere atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin iritsi ziren. Partida berdinketarekin amaituko zela zirudienean,  iritsi zen garaipenaren gola. Zorionak!

REAL UNION 6-0 URNIETA
NESKAK

Urnieta 2-1 Usurbil
Gola: Ander Paco.
Erregionala.Partida sufritu batean, berebiziko garrantzia duten hiru puntu gehiago. Gorritxoek irudi polita eman zuten eta azken minututan lortutako golari esker garaipena etxean gelditu zen. Lehen zatian, etxekoak izan ziren jaun eta jabe. Joko ikusgarririk egin gabe, partida menperatu zuten. Zoritxarrez, kanpotarrak aurreratu ziren falta bati esker. Gol hau jaso izanagatik etxekoak ez ziren kokildu eta handik gutxira, partida orekatzeko gai izan ziren aldaratze pila baten ondoren.
Bigarren zatia askoz orakatuagoa izan zen eta bi taldeen jokoa aspergarriagoa. Zorionez, amaierarako gutxi falta zela, Ander Pacok eman zien garaipena.

ASTEBURUKO PARTIDAK
URNIETA ERREGIONALA–S.T.Lizeoa
Urnieta. Larunbata 4. 17:30
URNIETA NESKAK–Baskonia    
Urnieta. Larunbata 4. 16:00
URNIETA JUBENILAK–Amaroz  
Urnieta. Igandea 5. 11:45
URNIETA KADETEAK–Baskonia   
Urnieta. Larunbata 4. 10:00
Mariño–URNIETA INFANTILAK   
Ventas. Larunbata 4. 12:15
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!