Liburutegia nahi Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 7a, 21:26

Hutsune handia ikusten genuen, gaztetxe batean liburutegia edota mediateka beharrezkoa dela iruditu zitzaigun; hori dela eta asanbleakideok kanpaina berria martxan jartzea erabaki genuen. Herriko eta bailarako jendeak parte har dezan bultzatu nahi dugu, etxean hautsa hartzen ari diren liburu horiei irtenbide bat emateko. Gai guztietako liburuak hartuko genituzke, baita haur-literaturakoak ere”. Horixe, beraz, gazte asanbladako kideen asmoa.
Etxean erabili ez edota ganbaran gordeta dauden liburu horiek berrerabiltzeko asmoa daukate Andoaingo gazteek, horretarako propio sortuko duten Liburutegian. Gazteei libururen bat eman nahi dien edonork liburuak utz ditzake Irunberri, Lanbroa edota Ganbara tabernetan. Baita, noski, Gaztetxean ere.
Andoaingoaren ekimena aurrez beste antzeko eremuetan martxan dago, arrakasta handiarekin gainera. Tolosako Bonberenea edota Gasteizko gaztetxea dira eredu adierazgarrienak. Herrian eta eskualde osoan Andoaingo Gaztetxeko kideak afitxen bidez egitasmoaren berri zabaltzen ari dira.

INTERNET GUNEA
Bestalde, hauxe da gaztetxean gune elektroniko berria: www.myspace.com/andoaingo_gaztetxea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!