Squasheko zenbait jokalarik erabaki horren kontrako sinadura bilketa burutu dute egunotan. Dagoeneko 135 bat bildu dituzte. Tartean dabil Roger Westney, ziurrenik Andoaingo jokalaririk ezagunena dena, eta garai batean Kaskabeltxa squash taldeko lehendakari izan zena. Westneyk adierazi duenez, “arrazoi ekonomikoak nagusitu direla iruditzen zaigu. Uler dezakegu Spinningaren aldeko eskaera igo dela eta, horri erantzun behar izatea. Baina, mesedez, ez dadila izan kiroldegiko beste kirol baten eta kirolarien bizkar egin”. Westneyren ustetan “uko egin diote udal kiroldegiaren kontzeptuari, hots, kirol anitz praktikatu ahal izateko zerbitzu publikoaren kontzeptuari”. Rogerrek aitortzen du ez dela jokalari askorik aritzen squash pistan. Hala ere, errealitate hori eragin duten arrazoien artean “squash-aren praktika benetan ez bultzatu izana” legoke. “Hasieran zeozer egin bazen ere, gerora ez da sustatu”. Bestela jokatu dute beste herrietan, Buruntzaldeko hainbat udalerrietan esaterako.
Squash pista ez omen da betiko desagertuko. “Patronatukuek agindu digutenez material berezia jarriko da, pista ez hondatzeko lain. Akaso biharko egunean, squash pista berriro ireki ahal izatea aurreikusten dute”. Squasheko jokalarientzat “ez da oso serioa horrelako arrazoiekin ibiltzea”.