Martxoaren 28an, oso goiz irten ziren Italiarantz. Beraien ibilbidean Cannes, Niza, Mónaco, Turín, Milán, Verona, Venecia eta beste hainbat leku ikusi dituzte. Turinen, Valdocco, Colle Don Bosco eta Don Boscoren jatorria eta Salesiar Proiektuaren abiapuntu izandako beste hainbat leku ezagutu dituzte. Milanen, gaztelua eta katedrala ikusi eta, noski, tarte txiki bat izan zuten erosketak egiteko, Venezian San Marcos enparantza, kanaletan zehar ibili eta nahiko pizza dastatu ondoren, apirilaren hiruan, ostiralarekin, etxera bueltatuko dira.