Goizeko 5:30etarako tropel osoa ilusioz beteta, eta bost irakasle-laguntzaileak prest zeuden autobusera igotzeko. 9:15ean espedizio urnietarra Gourettera iritsi zen. Monitoreen laguntzarekin eta kontrolpean, eski-praktikatzeari ekin zioten.
EGUN OSOAN ESKIAN
Eguerdiko bazkaltzeko geldialdia egin ondoren, indar berriekin jarraitu zuten oraindik eskia praktikatzen, egunari etekin hoberena atera nahian. Horrela, 16:00ak aldera, jardunaldiari amaiera emateko ordua iritsi zenean, eskilariengan pena eta nekea nabari ziren. Itzulerako bidaian, ikasleek indarrak errekuperatzeko aukera izan zuten eta baita ere elkarrekin egunak emandakoa komentatzeko. Dena aurreikusi bezala atera zen: eguraldi ederraa, jende gutxi pistatan, elur asko eta ezbeharrik ez.