Urnietarrak Gipuzkoako haur kantari jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 7a, 21:22

Larunbatean, apirilak 4, Gipuzkoako 2009ko Haur Kantari Jaialdia ospatuko da 18:00etik aurrera, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Orio, Villabona edota Zizurkilgo abeslari gaztetxoak bilduko dira, modalitate desberdinetan bereizi eta hemengo musika taldeek ezagun egindako abestien plaza gune bihurtuko den ekitaldian. Urnietako parte hartzaileak ere bertan izango dira. Bikotekako modalitatean, Ane Garciak eta Malen Ezeizak Ken Zazpiren “Bidean” kanta abestuko dute, Idoia Valverdek eta Ane Iturbek Akelarreren “Malko bi”, eta Nerea Berrotaranek eta Adriana Unanuek Mikel Markezen “Imajinatzen zaitut”:  Taldekako atalean, Aballarri izenarekin urnietar abeslari talde batek Sorotan Beleren “Amaren besoetan” abestuko dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!