Arratsaldeko 15:20etan abiatu da Korrika txikia Larrauldik behera, Asteasu aldera. Pello Errota ikastetxeko haurrek, irakasle eta gurasoen laguntzarekin, giro alaiean bete dute ibilbidea. Ikasle helduenek eraman dute lehendabizi lekukoa eta gazteagoei pasatuz joan dira, azken txanda hiru urteko haurrek bete duten arte. Hainbat senide eta lagun zituzten zain Asteasuko plazan, guztiak ere euskararen aldeko festaz gozatzeko. Txalaparta doinuak, bertsoak, kantuak eta euskara ikasi berri duten Emily, Patricio eta Pili, hiru herrikideen hitzek borobildu dute arratsaldea.
Argazkiak ikusi