Indartsu iritsi zen Korrika 16 Adunara

Zizurkildik Adunarako bidea hartu zuen Korrikak. Indartsu iritsi zen aldapan gora Korrika Adunara, korrikalari ugari zetorrela. Eskolako haurrek nahiz herritarrek ongietorri beroa egin zioten, lasterketari gogotsu ekinez. Esku ugaritatik igaro zen testigua: Ezker abertzalearen izenean, Joxean Irazuk hartu zuen; eskolako guraso elkartetik, Aloña Arregik; eskolako ikasleen ordezkari, Argentina nahiz Kolonbiatik Adunara etorritako hiru gaztetxo izan ziren; Txulobi elkartearen izenean, Kristina Rodriguezek hartu zuen; Udaleko ordezkaritza, berriz, Iker Iturriotz zinegotziak egin zuen eta, azkenik, Muxkil elkarteko Jabier Tejeriak Adunako mugetatik Andoaingora igaro zuen testigua.

Korrika 16 Adunan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!