Ordubata inguruan iritsi zen Korrika Zizurkilera eta gazte nahiz heldu, herritar askok egin zuen bat. Zubimusutik aurrera, Elbarrena zeharkatu zuten eta plazaren pareko biribilgunean Adunara bidea hartu zuten. Aldapa gora hasi arren, ez ziren euskararen aldeko aldarriak eten.
Besteren artean, herriko ikastetxeek eta Udalak eraman zuten testigua. Arratsaldean berriro ikastetxeen txanda izan zen. Zizurkil Goiko San Millan eskola eta Beheko Jesusen Bihotza ikastola nahiz Pedro Mari Otaño eskolako gazteei zuzendutako Korrika txikia Adunako bidegurutzetik abiatu eta Zizurkil osoa zeharkatu zuen, Amasa-Villabonaraino. Ondoren ipuinak entzuteko aukera izan zuten korrikalari gazteek, kontalarien eskutik.