Asteasuk Korrika 16rekin bat egin zuen, lasterketa herritik pasa ez arren

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 3a, 12:34

Korrika 16 Asteasuraino iritsi ez bazen ere, Asteasu herriak ere lasterketarekin bat egin zuen. Udalaren eta Pello Errota ikastetxearen artean kilometro bat egin zuten; Villabona eta Zizurkilen arteko azken kilometroa, hain zuzen ere. Villabonatik Asteasuk pasa zuen, beraz, Zizurkilera testigua: Zubimusun.

Gaur arratsaldean, Korrika txikia antolatu dute Larraul eta Asteasuko eskolako gaztetxoei zuzenduta. Larrauldik Asteasura izango da korrikaldia. Lasterketa amaitzean, festatxoa izango dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!