Anoetatik barrena iritsi zen Korrika Amasa-Villabonara. Adin ezberdineko jendea zain-zain zegoen lasterketan parte hartzeko. Elizako aldapan behera etorri eta Xalduko biribilguneraino joan ziren korrikalariak. Handik herri osoa zeharkatu zuten testigua Zizurkili pasa aurretik.
Amasa-Villabonako hainbat taldek bat egin zuen lasterketarekin eta elkarte eta talde ezberdinek eraman zuten testigua: Villabonako Udala (Maialen Abaigar euskarako zinegotziak), Fleming-Erniobea eta Jesusen Bihotza ikastetxeetako ikasle eta irakaleek, Amasa-Villabonako ezker abertzalea (Mikel Garmendia eta Manex Castro presoen arreba eta amak), Etxesako langileek (Usune Tena) eta Behar Zana elkarteko kideek. Villabonatik Zizurkilera bitarteko azken kilometroa Asteasuk egin zuen: Pello Errota ikastetxeak eta Asteasuko Udalak erdibana.
Arratsaldean Jesusen Bihotza eta Fleming ikastetxeetako haurrek Korrika txikian hartu zuten parte.
Korrika Nagusia Amasa-Villabonan / Korrika Txikia Zizurkildik Amasa-Villabonara