Korrika nagusia igaro eta gero, arratsaldeko 15:15etan abiatu da Zizurkil eta Amasa-Villabonako ikastetxeetako haur eta gaztetxoek parte hartu duten Korrika txikia. Koloretako petoak jantzita, irribarretsu egin dute euskararen alde korrika txikienek ere. Lasterketa amaitu eta gero, Atxulondo Kultur Etxean zain zuten ipuin kontalaria entzutera joan dira zizurkildarrak. Villabonatarrek txokolate beroa dastatu dute plazan.