Ehunka gazte eta heldu hurbildu da euskararen aldeko lasterketara. Idiazabal kalean zehar euskararen aldeko oihuak entzun dira, lasterkarien ahotik zetozenak. Lasarte aldera jo du eta maldan gora ere jarraitu du parte hartzeak oso altua izaten. Nahiz eta Bidegurutzetan lasartearrek erreleboa hartu, hainbat urnietarrek Lasarteko herriguneraino jarraitu du.