Korrikaren ardura izan duten euskaltzaleak pozarren egon daitezke, ehunka partaide bildu baita beste behin ere. Euskararen festa handia, horixe da Korrika. Aurten ere asko eta asko izan dira ongietorria adierazi diotenak. Eragile hauen ordezkariek lekukoa ematen zuten bitartean ehunka partaide aritu zen lasterka eta euskararen alde oihuka. Bi urtez behin, euskararen aldeko ekimena zirraragarri izan ohi da euskara maite dutenentzat.
AEK euskaltegiak modu batera edo bestera Korrikarekin bat egin duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie.