Euskararen aldeko Korrika eguerdiko 12:45 pasatxo zirenean iritsi da eskualdera. Beterri-Aiztondo bailarara Amasa-Villabonatik egin du sarrera. Giro ona lagun, adin guztietako jende asko animatu da korrika egitera eta baita korrikalariak animatzera ere. Amasa-Villabonatik Zizurkilera, Zizurkildik Adunara, Adunatik Andoainera eta Andoainetik Urnietara igaro eta gero, bere ibilbidea jarraitu du, igandean Gasteizen helmugaratzeko bidean.
Amasa-Villabonako argazkiak ikusi /Zizurkilgo argazkiak ikusi / Adunako argazkiak ikusi / Andoaingo argazkiak ikusi