Arratsaldeko 15:15etan hasita, korrikalari gazteenen txanda izango da. Zizurkil eta Amasa-Villabonako ikasleek euskararen testigua eskuz esku ibiliko dute arratsaldean berriro. Zizurkildik abiatuko da txikienen lasterketa eta Amasa-Villabona zeharkatuko du gero.
Lasterketaren ondoren eta aurretik Literaturaren eguna ospatuko dute Zizurkilgo gazteek. Horretarako sei ipuin kontalari arituko dira ipuin kontaketan egun osoan zehar:
-09:30etan Maite Franko eta Kontu Kantoi ipuin kontalariak Otaño ikastetxean.
-10:30etan Maite Franko San Millan ikastetxean.
-15:45ean Lupe Lekuona, Estibalitz Etxebeste eta Kontu Kantoi Kultur Etxean.
Amasa-Villabonan, lasterketa bukatu eta gero, txokolate-jana izango dute korrikalari gazteek Errebote plazan, Villabonako Udala eta Behar Zana elkartearen eskutik.