Eguerdiko 12:44etan iritsiko da 16. Korrika Amasa-Villabonara. Anoetatik datorren testigua gasolindegian hartuko du Villabonak eta elizako aldapa jaitsi ondoren, Xalduko biribilguneraino joango dira korrikalariak. Biribilguneari buelta emanda, herri osoa zeharkatuko dute goitik behera, Kale Berriko lehen etxeraino. Eta handik, Zubimusu igarota, Zizurkilera igaroko dira korrikalariak. Elbarrena osoa zeharkatu eta gero, Adunarako bidea hartuko dute elizaren pareko biribilgunean. Adunara iristeko aldapatxoa igo eta gero, aldapa behera lasaiagoa etorriko da Andoainera bidean jarri aurretik.
Amasako gazteek, Villabonako Udalak, Amasa-Villabonako ezker abertzaleak, Etxesa lantegiko langileek eta Behar Zana elkarteak eramango dute testigua Amasa-Villabonan. Villabonatik Zizurkilerako azken kilometroa Asteasuko Udalak eta Pello Errota ikastetxeak erdibana egingo dute.