Gaur igaroko da Korrika Urnietatik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko api. 2a, 10:23

Andoindik etorrita, Korrikaren XVI.edizioa eguerdiko 14:10etan izango da Iruraingo gainean (Xoxokako bidegurutzean) handik herrira jaitsi eta Idiazabal kalea ia osorik zeharkatu ondoren Zabaleta auzoan Lasarterako errepidea hartuko du. Errepide honetan kilometro eta erdi egin ondoren, Bidegurutzeta baserriaren ondoan Lasartearrei pasako zaie testigua. Urnietako kilometroetan Egape, Salesiarrak eta Presentacion de Maria ikastetxeek eta Udaleko ordezkariak izango dira testigua eramate lanetan. Kirol oinetakoak jantzi eta animatu partzea hartzera! 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!