Apirilaren 6an, ezohiko osoko bilkura izango da udaletxeko batzar aretoan 20:00etan. Otsailaren 4ko akta onartzeaz gain, Larrea auzoan lurpeko aparkalekua esleitzeko proposamena eta Behar Zana elkarteak egin zaien eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga-kitapenari hobaria aplika dakion luzatu duen eskaera aztertuko dira.
Bestalde, Villabonako Udalak Santio jaiak antolatzeko jai batzordea abian jarriko du apirilaren 7an, 19:00etan udaletxean. Lehen bilera horretan parte hartzeko gonbidapena luzatzen duen bandoa kaleratu du, "festak denon artean antolatzeko".