Kantu kalejira larunbatean Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Larunbat honetan, apirilak 4, kantu jira antolaturik dago Usarrabi kantu elkartetik. Kantu errazak eta herrikoiak abestuko dituzte, eta abestea gustuko duten guztiak daude gonbidatuta. 11:45etan Aitzondo elkartean jarri dute hitzordua.

11:45etan Aitzondo elkartean bildu, eta ondoren, herrian zehar kantuz arituko dira bertaratutako guztiak.
Kantu jirak Asteasun 2007 urtean hasi ziren eta hau laugarren aldia izango da: 2007an 2 antolatu ziren eta 2008an beste bat.
Inguruko herrietatik ere biltzen da jendea; Zizurkil, Aduna, Alkiza, Donostia, Intxaurrondo… eta esan behar da ere inguruan lehenetariko kantu jira izan zela; ondoren etorri dira bai Villabonan eta baita ere Tolosan.
 
Edonori irekia dago eta kantuan aritzeko eta errezteko, paper-letrak banatuko dira. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!