Jon Ezeiza urnietarra atxilotu dute bart

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 31a, 13:32

Kale Borrokan parte hartu izanaren akusaziopean, Espainiako poliziak, Baltasar Garzón epailearen aginduz egindako operazioan zortzi atxiloketa egin dituzte bart gauean, horietako bat Urnietan. Goizaldeko ordubietan etorri dira Jon Ezeiza Jauregi gaztearen etxera eta goizeko zazpiak arte bertan izan dira etxea miatzen. Beste zazpi atxiloketak Hernanin egin dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!