Atzo, martxoaren 29an, Aizkardi mendi taldeak urtero antolatzen duen mendi ibilaldiaren 41. edizioa izan zen. Azken urteetan bezala, aurten ere, bi ibilaldi antolatu zituzten: luzea (10 ordu ingurukoa) eta laburra (5 ordu ingurukoa). Guztira 627 mendizalek hartu zuen parte (356k luzean, 271ek laburrean). Antolatzaileak oso gustura agertu ziren jasotako erantzunarekin eta mendi ibilaldia antolatzen lagundu zieten guztiei eskerrak eman nahi izan zizkien.