Korrika 16ren aldeko ekintzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 30a, 12:25

Joan zen larunbatean, martxoaren 28an, Korrika 16ren aldeko ekintzak antolatu ziren Villabonan. Besteak beste, euskara ikasi edo berreskuratu duten lau pertsonen kasua erakusten duen "Bidaia intimoak" bideo emanaldia eskaini zen. Ondoren, gazteei zuzendutako jolasak izan ziren Berdura plazan.

Datorren ostegunean, apirilaren 2an, eguerdiko 12:44etan iritsiko da Korrika 16 Villabonara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!