Beterriko II. Bertsolari Txapelketak badu garailea, Gipuzkoako taldea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 29a, 18:17

Bart gauean ospatu zen Urnietako Oianume jatetxean Beterriko II. Bertsolari txapelketaren finala. 70 lagun bidu zituen afalostean etorri zen Arabako eta Gipuzkoako taldeen arteko norgehiagoka. Arabako taldea, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirrek osatua izan zen, eta Gipuzkoakoa Uxue Alberdi, Ander Lizarralde eta Jokin Labaienek. Entzuleen ustez, Gipuzkoarrek merezi izan zuten garaileen txapela. 58 lagunek eman zuten botoa, horietako 38 gipuzkoarrentzat izan ziren, eta 20 arabarrentzat. Saioa zuzenean internet bidez jarraitzeko aukera izan zen Bertsoa.com-en bitartez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!