Andoaingo Udalak herriko ikasletxeekin elkarlanean euskara sustatzeko egitasmo ugari bideratzen du ikasturtean zehar. Aurtengo berrikuntzen artean, 5 press argitalpenaren inguruan izan den eraldaketa nabarmendu behar da; paperezko ekoizpena alde batera utzi da eta bide berriak arakatzeari ekin zaio. Aste hauetan kazetaritzan trebatzeko prest agertu den lantaldea astean behin biltzen ari da Urigain kultura etxean. Ikasturtea amaitu bitarte iraungo duen saiakera honetan elkarrizketa genero bezala lantzen ari dira Aiurriko zuzendari den Jon Ander Ubedarekin batera.
Oraingoz talde modura lan egiten ari dira eta lehen emaitza Kauta taldeari egindako elkarrizketa izan da. Dagoeneko elkarrizketa bere osotasunean irakur daiteke aiurri.com gunean Gure gaiak atalean, bideo bat eta hainbat argazkiekin batera.