Euskalduna areto futbola Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 26a, 12:54

LEZO 6–0 EUSKALDUNA
ARETO FUTBOLA, NAZIONAL B. Partida negargarria San Jose egunean jokaturikoa. Bidaian ez zuten imaginatzen zer nolako animoarekin bueltatuko ziren, dena barre eta algara. Partida intentsitate puntu bat gehiagorekin hasteko denak ados jarri ziren eta hala izan zen baina intentsitate horrek bost minutu iraun zuen, lezotarrek lehen gola sartu arte. Gol honekin andoaindarrak partidatik erabat irten ziren eta kantxatik noraezean ibili ziren. Ez zen ezer ateratzen eta Allerrukoek errepaso bikaina eman zieten markagailua atsedenaldira 6-0 eramanez.

Bigarren zatian beste itxura bat eman zen baina lehen zatiko irudi txarra ez zen andoaindarren burutik joan eta sentsazio oso txarrarekin bueltatu ziren Andoainera.  Urdiñak animo faltan dabiltza eta orain aukera bikaina dute burua altxatzeko bi partida jokatuko baitituzte etxean jarraian.

Bigarren taldeak alderantzizko irudia erakutsi zuen eta Pablo Gomezen omenez egiten den txapelketa irabazi zuten. Asteazkenean Andoaingo txapelketan lehen postuetan den Isaran taldea menderatu zuten 2-1 eta ostegunean finalean Katenaccio taldearen aurka 2-2 bukatu zuten eta penaltyetan txapelketa irabaztea lortu zuten. Txapelketa benetan bikaina burutu dute denek eta hemendik gure zorionik beroenak!!
EUSKALDUNA–ANCLA DOSANPOR
Larunbata, 28. 19:15, Allurralde

ZUZENBIDE 1–6 EUSKALDUNA
Golak: Iker Abadia, Mario Torre (2), Iñaki Elola, Alvaro Gil, Julen Torregaray.
ARETO FUTBOLA, 3. MAILA. Intxaurrondon jokatu zen partida, zubia hasi baino lehen. Atsedenaldira gol bateko abantailarekin iritsi ziren andoaindarrak. Aurkariak bigarren zatian berdinketaren gola sartu zuen. Urdiñak, aldiz, etsi beharrean esnatu egin ziren. Lau minututan lau gol sartu zituzten jarraian.
Eta partida amaitzeko seigarrena egin zuten. Gauzak horrela, bigarren postuari eusten diote, lidergotzatik puntu bakarrera.
Pablo Gomez memorialean txapeldun izan da, finalaurrekoetan Peluqueria Isaran 2-1 garaitu eta gero. Finalean Kattenazio garaitu zuten penaltietan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!