Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 26a, 12:54

EUSKALDUNA 1–3 TRINTXERPE
Golak: Aritz Sanchez.
ERREGIONALA. Hernaniren aurkako partidan gozatu ederra hartu eta gero, sufritzea tokatu zitzaion talde urdiñari. Portutik gertuko taldea sendoa da, intentsitate handiarekin aritzen dena eta etengabeko presioa egiten dabilena. Alor guztietan gailendu ziren.

EUSKALDUNA 9–2 BETI GAZTE
Golak: Joanes Iturrarte (4), Julen Barandiaran (2), Álvaro Toledo, Asier Murillo, Iker Jiménez.
OHOREZKO JUBENILAK. Denbora tarte txikian erabat menderatu zuten aurkaria. Sartutako gol kopuruarekin eta garaipenarekin jubenilak sailkapeneko bigarren postura igo dira.

EUSKALDUNA B 3–6 IDIAZABAL
IDIAZABAL 7–3 EUSKALDUNA B
KADETEAK. Bi bider elkarren aurka aritu ziren, San Jose jai egunak eskaintzen zuen aukera baliatuta. Etxeko partidan urdiñen bertuteak agerian geratu ziren, baina Idiazabalen indarra oso kontutan hartzekoa da.

ALOÑA MENDI 2–0 EUSKALDUNA
INFANTILAK. Joko eskasa bi talderen aldetik. Aurkaria bi bider iritsi zen atera, bietan gola eginez.

ILINTXA 4–1 EUSKALDUNA
INFANTILAK F-11   

EUSKALDUNA 1–0 BETI ONA
KADETEAK, F8 NESKAK. Partida gogorra, bizi-bizia. Aurkariek bere atean sartutako golak etxekoen alde jarri zuen markagailua eta partida. Ane Otamendiren lana nabarmendu behar da, denen gainetik.

EUSKALDUNA 3–4 OIARTZUN
INFANTILAK, F8 NESKAK.  Irabazteko zorian izan ziren, lastima azken minutuetan jasotako bi gol horiek. Nolanahi ere, urdiñen partida ona.

EUSKALDUNA 4–1 S.HERRERA
Golak: Oier García Calleja, Cristian García Lamaza, Jonay Venero  eta  Endika Huitzi.
ALEBINAK. Lidergotzan dagoen aurkaria jaso zuten eta hori nabaritu zen lehen zatian. Bigarrenean ordea partidaren norabidea erabat aldatzeko gai izan ziren. Jarrera ona, erantzunkizuna eta konfidantzaren erakustaldia izan zen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!