Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 26a, 12:53

DEBAKO TXAPELKETA
Lau t´erdian eta banaka modalitatean jokatzen ari dira. Jubenil eta kadete mailako pilotarien artean guztira berrehun parte hartzaile bildu dira; horien artean, zortzi urnietar. Inguruetako pilotari hoberenek parte hartzen dute txapelketan. Beraz, norgehiagokak irabaztea, urnietarrentzat erronka handia izango da.

CRISTOBAL 22–7 AITOR PAGOLA
KADETEAK. Maila beretsuko pilotariak izanik, norgehiagoka askoz orekatuagoa izatea aurreikusten zen. Añorgakoa ordea hobeto egokitu zen frontoira, azkartasuna erakutsi zuen bere jokaldietan. Pagolak aldiz, ez zuen bere tartea aurkitu.

GALLASTEGI 22–8 UNAI AROZENA
KADETEAK. Bi jokalarien arteko maila, kasu honetan desberdina zen. Bergarako kirolaria kadete mailan, Gipuzkoan dagoen pilotari nabarmenetakoa baita. Halere, Arozena saiatu zen, jokaldi politak burutu zituen.

ANDER OIARBIDE 22–11 OSA
KADETEAK. Oiarbidek duen maila hoberena erakutsi zuen. Sakeekin asmatu eta pilotarekin gozatu zuen.

ARTOLA 22–2 UNAI GARIN
KADETEAK. Artola, alegiarra gaitasun handiko pilotaria da. Garinek ezin izan zion aurre egin. Aurkaria oso indartsua da.

URNIETA2 8–18 AÑORGA
CAMILO RUIZ-SERGIO ODRIOZOLA. INFANTILAK. Nahiko ondo jokatu zuten Ruizek eta Odriozolak, aurreko norgehiagoketan baino hobeto. Une batzuetan aurrelariak pilotakadak urrutiratzen gozatu zuen, eta atzelaria segurtasunez aritu zen. Txapelketa amaitu dute.

URNIETA3 3–18 HERNANI1
ODEI IBARGOIEN-JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK. Ahul aritu ziren urnietarrak, lidergoan daudenen aurka. Txapelketa amaitu dute.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Larruzko paleta, seniorrak
Udaberri Txapelketako finala
Usurbil- Urnieta
Zubieta. Ost,27. 20:45
Gomazko paleta, seniorrak
Gipuzkoako Trinketa Txapelketa
Hernani-Urnieta
Irura. Ost,27. 21:30
Larruzko paleta, Infantilak
Urnieta-Oianguren B
Urnieta. Lar,28. 16:30
Eskuz binaka, Seniorrak
Jon Pagola-Jauregi / Oiartzun
Usurbil. Ast,31. 20:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!