Sorabillatarren bihotza, iaz abian jarritakoari eustera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 26a, 12:50

Han eta hemen, basoetan nahiz baratzean, landatzeko sasoia da. Azken urteotako joerari eutsiz, ingurugiroaren aldeko apostuan, haurrak eta ikasleak zuhaitzaren landaketan murgiltzeko ohitura sendotzen ari da. Iaz, ildo honi jarraituz, Sorabilla auzoan  Zuhaitz eguna baliatu zuten Sorabillatarren bihotza martxan jartzeko. Lehen deialdian erantzuna bikaina izan zen, haur eta heldu asko hurbildu baitzen gurpitza eta artea landatzera. Landare bakoitzak zein motatakoa den eta zeinek landatu duen azaltzeko etiketak ere jarri zituzten. Parkearen sorkuntzan auzo elkarteko adituek Jakoba Errekondo adituaren laguntza jaso zuten.

LARUNBAT HONETAN
Urtebete beranduago, dagoeneko sendotuz doazen zuhaitzak indartu eta berriak landatuko dira. Aurten urkia izango da landatuko den zuhaitza. Horretarako, larunbat honetan hitzordu berria ipini dute. Arratsaldeko 16:00tik aurrera, hain zuzen.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!