Egun hauetan ez dago beste gairik Urnietako kaleetan, baina saritutako pertsona ez da azaldu, eta Maria Victoriak esan digunez, “ziurrenik ez da azalduko ere, administraziotik pasa beharrik ez baitu izango saria kobratzeko”. Hala ere pozik agertu da albistea izaten ari den oihartzunagatik, erakusleihoan sariaren berri ematen duen kartelak jarrita ditu, eta astelehen eguerdian kaleraino jende ilarak ikus zitezkeen. “Lesakatik ere etorri dira loteria erostera” adierazi du.