Erniobeako Euskal astea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

2008 urtean bezala, aurten ere Erniobea institutuko irakasle eta ikasleen artean Euskal astea antolatu dute martxoaren 30etik apirilaren 3ra. Hara, segidan egitaraua.

MARTXOAK 30 ASTELEHENA:
- 11:00tan, Toti Martinez de Lezea idazlearen hitzaldia: Sorginak eta Inkisizioa. 4.mailakoentzat, liburutegian.  

- 14:10etatik 15:05etara, Ama Afrika, bideoa eta argazkiak. 1 eta 2. mailakoentzat, Gurea zineman.      
-Dantza tailerra, 3 eta 4. mailak. 

- 15:05etatik 16:00etara, Ama Afrika, bideo eta argazkiak. 3 eta 4. mailakoentzat, Gurea zineman.   

-Dantza tailerra, 1 eta 2. mailak, gelan.

MARTXOAK 31 ASTEARTEA:
-08:30etan, talo tailerra, 1. mailatik hasita. Kiroldegian.                  

-14:10etatik 16:00etara, dantza tailerra. 3 eta 4. mailak.       

APIRILAK 1 ASTEAZKENA:    
- 12:00etan, Karrere ipuin kontalaria. 1 mailakoentzat. Zizurkilgo Kultur Etxean.

- 12:30etan, Xabi Paya bertsolariaren hitzaldia: Ahozkotasuna eta euskararen transmisioa.  3. eta 4. mailak. Gurea zineman.  

- 13:00etan, Karrere ipuin kontalaria. 2. mailakoentzat. Zizurkilgo Kultur Etxean.                 

APIRILAK 2 OSTEGUNA:
- 09:00etan, dantza tailerra 1 eta 2. mailakoentzat.                

- 12:45etan, Korrika 16ren iritsiera: Institutuko ikasle eta irakasleek Korrikan parte hartuko dute. Korrika laguntzeko ikastetxeak kilometro bat erosi du.

APIRILAK 3 OSTIRALA:
- 08:30etan, Xiba kirol jokoen tailerra patioan. Mus eta xake txapelketa.                   

- 11:00tan, dantza patioan. Dantza tailerran ikasitakoa praktikara eramateko.

- 11:15etan hamaiketakoa: 3. mailako ikasleek ogitartekoak salduko dituzte.   

- 12:30etan, jaialdia Gurea zineman:

BERTSO SAIOA
- Erniobeako bertso tailerreko ikasleak
- BEÑAT eta UNAI GAZTELUMENDI bertsolariak

DANTZA EMANALDIA
Erniobea BHI-ko ikasleek prestatuta

TXISTEAK eta ABESTIAK

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!