Sinatzaileen artean Andoaingo kirol, kultur, politika eta gizarte alorreko eragileak daude. Taldeko argazkia ateratzearekin batera hiru eskaera zehatz egiten dituzte sinatutako manifestuan:
- “Obrak geratzea, eztabaida publiko eta erreal bat eman dadin herritar guztien artean”.
- “AHTren inguruko informazio objetiboa herritarrei zabaltzea”.
- “Eragin sozial, ekonomiko eta ekologiko handia duten proiektuen aurrean (AHT, erraustegia, superportua…) eztabaida erreal eta publikoa ematea, azken hitza beti herriarena izango delarik”.
Pasa den larunbateko ekitaldiaren ostean sinadura kanpaina martxan jarriko da herritarrek ere atxekimendua adieraz dezaten. Sinadura horiek guztiak Andoaingo udaletxean entregatuko dituzte, udal agintariei eskaera zehatza egiteko: AHTren inguruko benetako eztabaida emateko baldintzak sortzea.