Aduna, Korrikarako prest

Apirilaren 2an, 13:17etan pasako da Korrika Adunatik. Korrika batzordeak hainbat ekitaldi antolatu du git¡rtozen hasteko. Larunbat honetan bertso afaria egingo dute eta Korrika egunean merendola egingo dute Txulobi elkartean.

Zenbait aste daramate lanean Adunako Korrika batzordeko kideek. Honakoak dira hainbat herritarrez aparte bertan parte hartu eta kilometroak erosi dituzten elkarteak:Txulobi elkartea, Basopeta guraso elkartea, Adunako eskola, Udaletxea, Adunako Ezker Abertzalea, Muxkil kultur elkartea...

Hona hemen antolatutako ekitaldien egitaraua:

Martxoak 28, larunbata

  • 17:30, Korrikaren aldeko materiala erosteko aukera izango da Udaletxe azpiko kontsejuan. 19:00, Korrikaren aldeko DVDaren emanaldia Kultur aretoan
  • 20:30, Bertso afaria Txulobi elkartean

Bertsolariak:
-Jokin Uranga eta Anjel Mari Peñagarikano

Tiketak hartzeko Uztartza Aterpetxean azken eguna martxoak 25 asteazkena 20€ren truke.


Ondoren, parranda

Apirilak 2, osteguna

  • 12:45, deialdia Korrikan parte hartzeko Uztartzako aparkalekuan.
  • 13:17, Korrika iritsiko da Adunara, Zizurkiltik - Andoaingo norabidean.
  • Arratsaldean merendola Txulobi elkartean.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!