Beterriko II.Bertsolari txapelketa, finala larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 18a, 10:27

Lehen saioa igaro eta gero, Urnietako finalean izango ditugu Gipuzkoako Hontzak. Bigarren finalista, pasa den ostiralean, Zizurkilgo Olentzo jatetxean egin zen bertso-afariko norgehiagokatik atera zen: Arabako OTSOAK. Otsoen aldetik, berriz, Iñaki Viñasprek, Manex Agirrek eta Andere Arriolabengoak parte hartu zuten. Martxoaren 28an, Urnietako Oianume jatetxean iluntzeko zortzi eta erdietan hasita egingo den afariaren ostean izango da bigarren txapelketa honen finala. Ziur gara txapela jazteko lehia bizia izango dela aurtengoa ere.

Lehen saioaren kronika | Lehen saioa, irudiak
Bigarren saioaren kronika | Bigarren saioa, irudiak

 


 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!