EPEA:
Eskaerak aurkezteko epea 2009ko apirilaren 22an amaituko da, eguerdiko 14:00etan.
DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
Hileroko diru-sarrerak, kontzeptu guztiak barne, Oinarrizko Errentaren (728,00 euro/hileko) berdinak edo urriagoak dituzten eta ohiko etxebizitzaz gain bestelako ondasun higiezinen jabeak ez diren familia unitate guztiek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak.
DIRU-LAGUNTZA ESAKERAK BIDERATZEKO PROZEDURA:
Udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, ondorengo agiri hauekin batera:
a) Errenta aitorpena aurkeztu behar duten pertsonek.
• N.A.N.aren fotokopia.
• Pertsona fisikoen gaineko errenta aitorpenaren fotokopia, azken ekitaldikoa.
• Ondasunik ez eta errentarik ez izateari buruzko egiaztagiria, Foru Ogasunak luzatua.
• 2008. urteko 4 hiruhilabeteei dagozkien tasen fakturak.
b) Errenta Aitorpena aurkezteko obligazioa ez duten pertsonak.
• N.A.N.aren fotokopia.
• Errenta Aitorpena aurkezteko obligaziorik ezari buruzko ziurtagiria, Foru Ogasunak luzatua.
• Ondasunik ez eta errentarik ez izateari buruzko egiaztagiria, Foru Ogasunak luzatua.
• 2008. urteko 4 hiruhilabeteei dagozkien tasen fakturak.
Gizarte Seguran-tzako prestaziorik badu.
• Jasotako diru-sarrera gordinen ziurtagiria. Nahikoa izango da Per-tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarako Gizarte Seguran-tzako Institutu Nazionala erakundeak luzaturiko diru-sarreren justifikazioa. (Beharrezkoa balitz, laneko historiala eskatuko da).
Langabeziako prestaziorik kobratzen badu.
• EIN-INEMek luzaturiko ziurtagiria, bere langabetu egoera eta, horrela bada, jasotzen duen kopurua zehaztuz.
Informazio gehiago Villabonako Gizarte Zerbitzuetan. Tlf: 943693925