Oier Mendizabal finalean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 15a, 20:23

Gaur arratsaldean Donostiako Atano III. pilotalekuan jokatu den partidan Oier Mendizabal eta Aimar Olaizolak 22 eta 16 Bengoetxea VI. eta Belokiri irabazi ondoren martxoaren 29an pilotaleku berean jokatuko den finalerako sailkatu dira. Urnietarrak eta Goizuetarrak Irujo eta Goñi III. aurka jokatuko dute final handia. Iaz txapela jantzi zuten eta aurtengoan ere bidean dira. Zorionak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!