Urtero bezala, Santa Krutz Jai Batzordeak txartel lehiaketa antolatu du egitaraua atontzeko. Hona arautegia:
1.Nahi den teknika edo margo erabiliz aurkez daiteke.
2.Neurria: A-4 (297x2l0 mm) edo A-5 (210x148,5) tamainak.
3.Esaldia: “SANTA KRUTZ JAIAK 09” esaldia azaltzea ezinbestekoa da.
4.Lanak aurkezteko:
Ernaitza Liburudenda.
Zumea kalea, 2 P.K.
20140 ANDOAIN.
5.Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 7a izango da, 13:30etan. Egilearen datuak (izen-abizena, telefonoa, helbidea…) txartelarekin batera kartazal itxi batean jarriko dira.
6.Bi sari imango dira: 150,00 eurokoa lehena eta 100,00 eurokoa bigarrena.