Norberaren medikazioa eta osasuna hizpide

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 12a, 11:24

Bertxin jubilatuen elkarteak jakinarazi duenez, martxoaren 23tik 26ra Kontsumoa eta adinekoak jardunaldiak burutuko dira Andoainen. Bi hitzaldi, bi ikastaro txiki eta bisita gidatua iragarrita daude egun horietarako:


Hitzaldiak, hauexek dira:
• Medikazioa eta automedikazioa, Marisa Bouzas medikuarekin. Martxoak 23, astelehena. 17:30.
• Elikadura eta nutrizioa, Jon Ariño adituarekin. Martxoak 25, asteazkena. 17:30.
Formakuntza ikastaro bikoitza egingo da egun horietan. Hauexek:
• Sendatzen duen guztia medikamentua al da? Martxoak 24, asteartea. 17:30.
• Elikadura osasunaren baldintza bezala. Martxoak 26, osteguna. 17:30.
Hitzaldien eta ikastaroen iraupena ordubete eta ordu eta erdi artekoa izango da.

Irteera
Martxoaren 26an, Araian Nestle helatuen etxera abiatuko dira. Gehienez ere, 40 lagunentzat.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!