Iaz bezala, 7-12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago ekitaldia, baina katekistak, gurasoak eta irakasleak ere bertara gonbidatuta daude.
Haur bakoitzak bere janaria eta edaria eraman behar ditu. Baita ere, Sanmieletako zapi morea eramateko gonbidapena egiten zaie.
Honakoa izango da martxoaren 28ko eguna, antolatzaileen arabera:
11:30 San Juan plazan biltzeko ordua.
12:00 Beste herrietatik datozenei harrera.
12:30 Salesiarretan parrokietako aurkezpena.
13:30 Bazkaria.
14:30 Tailerrak.
16:30 Misio ospakizuna.
17:00 Amaiera.