Bertaratu zirenek, ordubete iraun zuen emanaldian 8 film labur ikusteko aukera izan zuten, eta ondoren film horietako baten (P.D. Ondo ibili) egin duen PuntutpArte taldeko diren Maite Leizaola, Iñaki Zapirain eta Garazi Urdanpilleta errenteriarrak, edonork ulertzeko moduan, bere lanaren nondik norakoak azaldu zituzten. Hogei minutuz, ikusleen galderei erantzunez, adierazi zuten, beraiena bolondres lana dela, eta normalean egun bakar batean egiten diren rallyetan parte hartuz burutzen dituztela beraien proiektuak. Unibertsitatean Arte Ederrak ikasten ari zirela elkar ezagutu zutenetik hainbat proiektu aurrera eraman dituzte. Eta sari batzuk jaso ere bai. Aurrera begira, diruak eta denborak uzten dien neurrian laburmetraiak egiten jarraitzeko asmoa agertu zuten.