Dirubilketa Korrikaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 12a, 11:22

Korrikaren edizio guztietan bezala, oraingo honetan ere diru bilketa egingo da Hego Euskal Herriko herri guztietan, martxoaren 12tik 15era. AEK-k prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, “Korrikaren izenean herritarren elkartasuna jasoko duten AEK-ko kide guztiek identifikazioa eramango dute, inolako gaizki ulertzerik sor ez dadin”.


Euskaltegiek gogora ekarri dute Korrikaren helburuetako bat AEK-k Euskal Herri osoan egiten duen lana sustatu ahal izateko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak eskuratzea dela, “alegia, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea”.
Apirilaren hasieran igaroko da eskualdetik. Hori baino lehen kultur ekitaliak burutuko dira. Andoainen, esaterako, kontzertu akustikoa egingo da Ernaitzan ostegun honetan. Bidaia intimoak izeneko dokumentala, berriz, martxoaren 25ean eskainiko da.
WEBGUNEA
www.korrika.org gune elektronikoa dagoeneko informazio osoa eskaintzen ari da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!