Datorren urtean lehen mailan arituko dira Behar-Zanakoak. Halaxe adierazi du Lizasok, "Behar-Zanakoek, lehen mailan talde bat bazuten ere (Akelarre izenarekin) berau utzi eta berriro ere taldea lehen mailara eramatea izan zuten helburu. Horrela datorren denboraldian lehen mailan arituko dira bai binaka eta baita banaka ere. Izan ere, Jon Ander Esnaolak, iaz Imanol Arrutik bezala, bigarren mailako buruz buruko txapela jantzi zuen".
Bestalde, Lizaso eta Pebet Udaberriko lehen mailan ligaxkako bost partidak ongi irabazita, final aurrekoetara pasa dira.