Datorren igandean, matxoak 15, erabakiko da eskuz binakako pilota txapelketaren finalean izango den bigarren bikotea. Irujo eta Goñi III dagoeneko sailkatu dira. Finaleko aurkaria igande arratsaldeko partidatik aterako da. Bertan, Bengoetxea VI eta Belokik jokatuko dute Oier Mendizabal urnietarra eta Aimar Olaizola goizuetarraren aurka. Dagoeneko sarrerak salgai daude
www.asegarce.com web.gunean. Prezioak 20 eta 40 euro artekoak dira.