Antonio Urkola 45 urteko gizonezkoa da gaur goizean hil den behargina. Andoaindarra da eta, LAB sindikatuak esan duenez, garabiarekin lanean zegoela garabiak harrapatuta hil da. Azpikontratatua zen hil dena.
LAB sindikatuak langileen egoera salatzeko hitzordu bikoitza deitu du: Lehena, CAFen bertan 10:00etan. Eta, bigarrena, 20:00etan Zumea plazan. Bi horiez gain, Urkola-Lizarribar senidearekn bat egiteko bilkura egingo dute ikastolako lagunek.