Ezker Abertzalearen mozioa, atxiloketak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 6a, 20:54

Gaur iluntzean Manex Castro eta Mikel Garmendia villabonatarren atxiloketa eta azken egunetan herrian izan den indar polizialen presentzia salatzeko mozioa onartu da udaletxean, alkatearen eta Ezker Abertzaleko zinegotzien botoekin. Jende askok gerturatu da ezohiko batzarrera. Segidan onartutako mozioa:

Inkomunikazioak tortura ahalbidetzen du. Bahiketak, errepresioak… ez du herri honen gatazka politikoa konpontzen lagunduko.

Manex Castro eta Mikel Garmendia herritar gazteen atxiloketa dela eta Ertzaintzaren eskutik, Villabonako ezker abertzaleak honako mozioa aurkezten du onartua izan dadin.

Errepresioaren bide antzuak alboratu eta benetako demokrazia eta justizian oinarrituta, gure Herriaren eskubideak eta euskaldunon Hitza eta erabakia aintzat hartuko duen eskenatoki politiko berri baten aldeko urratsak lantzearen alde Villabonako ezker abertzaleak urgentziaz aurkezten duen mozioa.
1.- Udal Batza honek Manex Castro eta Mikel Garmendia herriko gazteen bahiketa eta atxiloketak salatu nahi ditu.
2.-Mikel Garmendia errepublika bananeroetan moduan, asteazken arratsaldean, dentistatik ateratzen ari zela burua estalitako 4 ezezagunek bortizki bahitu zuten eta bahitu esaten dugu. Inolako agiri eta informaziorik gabe.
3.-Udal batza honek gogor salatu nahi du inkomunikazioa. Inkomunikazioak tortura ahalbidetzen du eta gogor salatu nahi du PNV, Ertzantzak bete beharreko protokoloa hainbatetan goratu duena, beste poliziekin desberdinak zirela saldu nahirik, bertan behera utzi duenean 3 urteren ondoren, Manex eta Mikel torturatuak izateko arriskuan jarriz.
Kezka handia daukagu 5 egunetan (ostegunena utzi zuen Ertzantzak Madrilen esku) Manexek jasan izan duen tratuaren inguruan eta modu berean kezka handia daukagu Mikelek uneotan Ertzantzaren eskuetan jasaten ariko duen tratua (mozioa aurkeztu denerako, jakina zen MIkel Soto del Real espetxean preso zegoela). Datuak objektiboak baitira 200 salaketatik gora ditu Ertzantzak tortura kasuekin lotuta.
 Inkomunikazioak, ez baititu oinarrizkoak diren eskubideak bermatzen eta herri honetan ikusi izan dugu inkomunikazio aldian tortura eta tratu txarrak ematen direla, sarriegi. 2008an Euskal Herrian tortura jasan duten herritarren estatistikak kezkatuak egoteko argudio guztiak ematen dituzte. Beraz, gure kezka nabarmena da. Eta hala adierazi nahi dugu.
4.-Ertzantzaren jarrera ere salatzekoa iruditzen zaigu,  bai atxiloketa unean (ateak bota, gaztez beteta dagoen tabernara sartu sukaldetik, eta izua sortu, pistola jarri buruan Manexen lagune, Mikel bahitu…) eta baita ere ondorengo orduetan Villabonako kaleetan erakutsitako jarrera oldarkorra, deialdiak kentzen… herritarren protesta baketsuen aurrean salagarria zaigu. Ez al dute herritarrek eskubiderik Manex eta Mikel eta bere senideei elkartasuna eta babesa adierazteko?
Salagarria zaigun modu berean Espainiar indar armatuen presentzia Villabonan, Ertzantza etxeak miatzen aritu den bitartean Guardia Zibila jendea identifikatzen…
5.-Salagarria zaigun modu berean, informaziorik eza. Manex non izan duten ez dugu jakin eta uneotan eta Mikel non dagoen ere. Familiak eta bere abokatuek eskubidea izan behar dute atxilotuen egoeraren berri izateko eta zoritzarrez jasotzen al duten informazio bakarra komunikabideetatik da eta beti ere iturri polizialen esanekin doituta. Non dago beraz defentsarako eskubidea?
6.-Gure elkartasuna eta babesa bere familia eta lagun guztiei. Ezaguna da Manexek eta Mikelek, batak zein besteak  gazte mugimenduan  herri honetan garatu duen lan eredugarria.
7.-PNVri orokorrean eta Villabonako zinegotzi taldeari partikularki, deia bere eskumena den Ertzantzaren inguruan gogoeta sakona egin dezaten, zertan ari diren? Gatazka areagotzen ez bada, Herri honen konponbide demokratikoan gutxi laguntzen diote behintzat Villabonako kaleetan egunotan erakutsitako jarrerekin. Errepresioaren bidea antzua dela aldarrikatzea beste behin. Herri honek bizi duen gatazka politikoa ez da inolaz ere ezker abertzalearen aurka modu guztietako erasoak egiten konponduko. Argi ikusi dugu egunotan, herri honek demokrazia gabezia handia dauka. Villabonan bertan, martxoaren 1 egun adierazgarria izan zen, demokrazia gabeziaren erakusgarri, Herri honetan azken udal hauteskundeetan alderdirik bozkatuena, legez kanporatua izan da, polizia jazarpena etengabea izaten ari da… Errepresioak ez du herri honek behar duen soluzioa mahai gainean jartzen aldendu baizik.
8.-Ertzantzaren arduradun politikoek gogoeta egin beharko lukete, euren poliziaren jardunak herri honetara bakea ekartzen zein nolako ekarpen egiten duten. Edota gatazka areagotu besterik ez duten egiten. Igandean Villabonan ikusitakoak eta entzundakoak ziurrenik ez dute herri honetara bakea eta justizia ekartzen asko lagunduko.
7.-Erabaki hauek komunikabide guztietara igorriko ditugu.

Hala jasota geratzen da 2009 martxoaren 2an, Villabonan.

Villabonako ezker abertzalea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!