Sutea Urnietako Ergoien auzoko txabola batzuetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 6a, 19:41

Gaur arratsaldean sute ikusgarri bat izan da Urnietako Ergoien auzoko txabola batzuetan. Txabola hauek Urkain Berri etxearen inguruan (100 metro) eta autobideko obren ondoan kokatuak daude. Oraindik ez da ezagutzen suaren jatorria. Une honetan Donostiako suhiltzaileak bertan ari dira itzaltze lanetan. Kea herrigune osotik ikusten da. Kalte pertsonalik ez da izan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!