Senior eta Ohorezko mailatan finalera iritsi dira Gazteleku taldeko bi bikoteak, finalaurrekoan Cabanillas gainditu ondoren. Bitxia, baina Cabanillasen alde handiarekin nagusitu zen Andoain. Itzulikoan, Andoainen, etxeko taldeak bi partidak galdu zituen. Nolanahi ere tantoak kontutan hartuta Gazteleku sailkatu da final handirako.Igande honetan jokatuko da, goizeko hamarretan hasita, Hondarribiko Jostaldi frontoian.
1.- Senior Zesta finala: Gazteleku (Carlos Aizpurua- Iñigo Garcia)–Noain.
2.- Senior Zesta Ohorezkoa, finala: Gazteleku (Igor Lizasoain-Maikel Gomez)-Gasteiz.