Aurtengoa seigarren zirkuitua da, eta bertan azken urtean euskaraz sorturiko zortzi film labur ikusi ahal izango dira ordu bete iraungo duen emanaldian. Euskarazko ikusentzunekoen alorrean sortzaile gazte berriak sormen handiz datozela egiaztatu ahal izan da orain arte zirkuitu honek izan dituen emanaldietan. Sormen handiko lanak, eta baita kalitateko ekoizpenak ere tartean.
Seigarren zirkuitu honetan hauexek izango dira urnietarrek Saroben ikusi ahal izango dituzten lanak: Kabia, Eider Rodriguez, Nagore Arozena eta beste batzuena; Lo bakarrik, Iban del Camporena; Musika, Asier Urbietarena; Berde, Jose Luis Barredo eta Iñigo Garcíarena; Egiatik gezurrezko bizitzara, Ander Odriozola, Iñaki Andonegi eta German Rubiorena; Poema baten irakurketa Euskal Herrian, Xabier Iñarrairaegi eta Karlos Erizena; P.D. Ondo ibili, PuntutapArte Produkzioak taldearena; eta, azkenik, Bankuaren lapurreta Iñigo Aranbarri eta beste hainbat lagunek egindakoa. Aipaturiko film labur guztiak ordu bete inguruko saio bakar horretan ikusi ahal izango dira. Emanaldiaren amaieran, berriz, P.D. Ondo ibili filmaren zuzendari izan den PuntutapArte Produkzioak taldearekin hitz egiteko aukera izango da. Film honen zuzendari taldea Saroben izango baita.
Sarrera doan izango da.