Hirunaka nahiz launaka bilduta, lehiakideek hainbat pintxo hotz prestatu behar izan zituzten. Horretarako, aurreko asteetan errezetak landu zituzten eta ondoren landutakoa praktikara eraman. Talde bakoitzetik pertsona banak osatu zuten epaimahaia eta, kostata izan bazen ere, pintxorik onena saritu zuten. Izan ere, epaimahaiaren esanetan, lehia gogorra izan zen eta zaila izan zen guztien artean pintxorik onena saritzea.
JARDUERA UGARI IKASTURTEAN ZEHAR
Euskaraz aritzeko modu berriak eta erakargarriak darabil zki AEK euskaltegiak. Urtean zehar, ikastaroez gain, ekimen ezberdinak ematen dituzte aurrera. Adibide bat jartzearren, Santomas egunean 25 pertsona elkartu ziren afari-merienda egiteko Kale Nagusiko Peña Santa Krutz elkartean.